XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Halaxe Europa gehienean, proletarioek burjes baloreak beretuz ez baldin badute itxaroten zen literatura iraultzarik egin, gure herrian behintzat, langileek eta langile semeek zeregin handia izan dute.
Benetako munduaz, nahizko eta jakinaren gaineko urruntasuna.Jon Mirandek errealitatearekin hartu zuen urruntasuna Gernika aldizkarian idatzitako hirur politika artikulutan agertzen da goizik, bai, duela 33 urte euskal gizarteari lehen kritika egiten ziolarik.
Gorago ikusi dugu nola eta zertako oiarzun on gabez, bide hori utzi zuen eta porrot horrek minduta literatura lanari nola lotuko den.
Benetako euskal gizarteari hurbiltzeko, oztopo harrigarriena hizkuntza zen, batean aberatsegi, besteetan motzegi, batu gabea, zalantzan gipuzkera ala lapurtar klasikua erabili behar zenetz.
Idaztea errealitatea kondatzeko bide zailena da, askoz errezago da zinea, pintura erabiltzea, imprimeriaren lekuneak, bateratasuna ezinezkoa egiten baitugu eta konotazioek irakurtuz asmatzen diren irudiak aldatzenago.
Miranderekin, nahiz edozein idazlerekin hizkuntza da, nonbait, errealitatea adierazteko, lehen oztopo gisa eraikitzen den lañoa; alde batetik hizkuntza soinuz,
Errealitatea ez da bat, ez orokorra, mintzairak ez baitira ez bat ez orokor eta semantikaren aldetik, munduaren ikuspegia ez baitute alor berdinetan sailkatzen.
Hizkuntza batetik bestera itzultzera saiatu den bakoitzak badaki obra bat ezin dela sekulan zehatzki bihurtzen, beraz